XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); burua gelditzeke ddarddaraz, eta buru artan zillarrezko piriri aundiko betaurrekoak, eta betaurrekoen atzean bi begi txiki beltz gogorrak.

Betaurreko aiek beatzaren punttaz bere tokian eukiarazteak ematen zion naiko lan.

Txikia bait zuan sudurra, ontzen mokoaren antzekoa gañera.

- Zer ari zerate emen alperkerian? Lanik nai duzute? - esan zigun, lan-eskatzeko eran berari begira gelditu giñala ikusi zuanean.

- Bai, andrea - erantzun zion Semka`k erarik txukunenean.

- Etorri zaitezte nerera.

Bañuetarako egiña izan zan etxola bat bota nai dut, eta osiña garbitu gañera.

Zenbat kenduko didazute ori egitearen truke?.

- Lendabizi, Andrea, etxola ikusi bearko dugu - erantzun zion Semka`k zaldunki -; osiña ere ikusi bearko dugu kontuak egiten asi baiño lenago.

Osin guztiak ez bait dira berdiñak izaten.

Batzuek besteak baiño askoz sakonagoak izan oi dituzu, Andrea.

- Etorri zaitezte nerekin eta ikusi ezazute nai duzuten guztia.

Ordubete baiño lenago lanean giñan, aizkora eta burni-agen bitartez etxolako abe ta zutabeak botatzen.

Bost rubloren sariz artu genduan etxola lurreratzeko eta osiña garbitzeko eginkizuna.

Etxola lorategi aski gutxi zaindu baten ertzean zegoan.

Ba zan lorategi artan, kiosko edo txabol-apain bat ere bi gereizi-ondoren erdia.

Ez zegoan gu ari giñan tokitik urruti.

Txabol-apain artan eseri zan gure andre on ua liburu aundi bat irakurtzeko.

Belaunen gaiñean zeukan liburua.

Oso aundia bait zan.

Noizbeinka, liburutik jasota, gureganuntz zuzentzen zituan zorrotz bere begiak atso kezkatsu arek.

Ori egitean liburua isten zuan une baterako, eta orduan zillarraren dizdira nabari aal izaten genduan: liburu aren estalkiek zidarrezkoak bait zituzten krisketak.

Lanik atsegineña, gauzak desegiteko egiten dan lana izaten da.

Orregaitik, gogorik aundienarekin ari giñan etxol ua desegiten; autsa-artean eztulka ta usinka, begiak igurtziaz, eta sudur zuloak garbitzeko aizea indarrez maiz jaurtiaz.

Ez zan zalla gure eginkizuna, etxol ua bere andrea bezain zarra ta erdi-usteldua bait zegoan.

- Ea, anaiok! Egin dezagun indar batera!; Bat, bi, iru! Eeeeup!.

- Semka zan, beste eginbear guztietan lez, gure gidaria.

Laister jaurti genituan, Semka`ren agindu-oiuen neurrira etxolako abe guztiak.

Ormak botatzen asi baiño len, besoarekin bekoki izerdia legortuaz, zerbait esan nai zigula adierazi zigun Mixka`k: (...).